Koldo Zuazo.

'Euskara batua, euskalkiak eta gainerakuak' hitzaldia eskainiko du Koldo Zuazok

Arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da Gaztetxean

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Jueves, 26 de abril 2018, 00:13

Liburuaren Astea bete-betean dugu eta ohi denez ekimenak nahi beste. Urrutira joan gabe, gaur, arratsaldeko 19:00etan, Gaztetxean, Koldo Zuazo hizkuntzalaria arituko da, eta jorratuko duen gaia berriz 'Euskara Batua, euskalkiak eta gainerakuak'. Mutrikuri zuzenki dagozkion hainbat pasarte interesgarri azalduko omen ditu.

Publicidad

Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Paul Urkijo izango da hizlari Gaztetxean, eta jorratuko duen gaia 'Errementari filmaren beste aldea' izango da. Hau aurrerapena izango da, gero, gaueko 22:00etan, Zabielen eskainiko den 'Errementari' filma hobeto ulertzeko. Sarrera 3 euro kostako da.

Igandean berriz, arratsaldeko 17:00etan, Gaztetxean, 'Patxi Errementari gaizto eta bihurri' ipuina eskainiko du Ohiana Etxegibel kontalariak, eta azkenik igandean arratsaldeko 19:00etan, 'Errementari' filmaren bigarren proiekzioa izango da Zabielen.

Aipatu, ekimen guzti hauek hilero Mutrikuko Gaztetxean antolatzen duten kultur programazioaren barruan kokatzen direla.

Bestalde, aipatu Ziriako Andonegi ipuin lehiaketako sari banaketa eta Kirmen Uribe idazlearekin solasaldia larunbatean eguerdiko 13:00etan izango dela liburutegian, eta bihar ostiralez, arratsaldeko 17:00etan, 'Liburu Sendalaria' tailerra eta ipuin antzeztua izango da liburutegian baita. 4 eta 12 urte arteko haurrentzat gomendagarria da ikuskizuna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad