Borrar

Mendaro

Aingeru Guardako festak abiatzeko elizkizuna izango da bihar Plaza auzoko baselizan

J.L.

mendaro.

Lunes, 27 de febrero 2023, 21:56

Urtero legez, mendaroarrek Aingeru Guardakoaren eguna ospatuko dute bihar, ohitura dutenez, Plaza auzoko Aingeru Guardako baselizan (11.00etan) egingo den elizkizun batekin.

Edonola ere, Jai Batzordeak jakinarazi du aurtengo ospakizun nagusia datorren igandean, martxoaren 5ean, egingo dela.

Jardunaldi horretarako prestatutako egitaraua abiatzeko Hitzaren liturgia izango da Aingeru Guardako ermitan (11.00etan) eta horren ondoren ohiko ospakizunari ekingo diote. Hala, Aitor Urbieta eta Maider Arregi bertsolariak bertsotan arituko dira eta Igor Rey eta Maite Olazabal mendaroarrek soinua eta panderoarekin jarriko dute giroa.

Festa borobiltzeko herri kirolen erakustaldia izango da ermitaren bueltan.

Jai Batzordeak txosna jarriko du igandean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aingeru Guardako festak abiatzeko elizkizuna izango da bihar Plaza auzoko baselizan