Mendaro

Aingeru Guardako festak abiatzeko meza izango da gaur izen bereko baselizan

J. L.

mendaro.

Jueves, 29 de febrero 2024, 20:57

Martxoaren 1ean Aingeru Guardakoaren eguna ospatzen da eta horregatik festa giroa izango da asteburu honetan Mendaroko Plaza auzoko Aingeru Guardako ermitaren bueltan.

Publicidad

Jaiak abiatzeko meza izango da gaur (11:00etan). Hala ere, auzoko festen ekintza gehienak igandean izango dira. Hasteko, Hitzaren liturgia egingo dute 11:00etan eta horren ondoren Maite Olazabal eta Igor Rey trikitilarien eta Aimar Sorazu eta Aitor Urbieta bertsolarien txanda izango da. Azkenik, (12:30ak aldera) herri kirolen erakustaldia egongo da (Julen Cañamares eta Aratz Mugertza aurrez aurre arituko dira, aizkoran eta korrika). Igandean txosna jarriko dute Aingeru Guardako kanpan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad