DV

Mendaro

Aingeru Guardakoaren eguneko festa, giro onean

Lunes, 6 de marzo 2023, 21:40

Eguraldi ona lagun, mendaroarrek Aingeru Guardakoaren eguneko festa ospatu zuten igandean Plaza auzoko baselizaren bueltan. Eguneko egitaraua abiatzeko Hitzaren liturgia izan zen ermitan eta horren ondoren ohiko ospakizunari ekin zioten. Hala, Aitor Urbieta eta Maider Arregi bertsolariak bertsotan aritu ziren eta Igor Rey eta Maite Olazabal mendaroarrek soinua eta panderoarekin jarri zuten giroa. Festa borobiltzeko herri kirolen erakustaldia izan zen eta Jai Batzordeak bi zozketa egin zituen. Barazki otarra Iraitz Ferreirak irabazi zuen eta egurrezko lauburua, Manex Reyk eraman zuen etxera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad