Eusebio Mugertza 'Txirristaka'. DV

Mendaro

Bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen 'Txirristaka goguan, gaurkuak kantuan' saioa izango da ostiralean

Jabi Leon

mendaro .

Martes, 11 de junio 2024, 19:58

Mendaroko Udalak, herritar talde batek eta In Leike kultur elkarteak bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna antolatu dute ostiral honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Publicidad

Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertsolariaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira antolatutako kultur programaren barruan prestatuta, ostiraleko saioa 'Txirristaka goguan, gaurkuak kantuan' izenburupean burutuko da eta bertan bi bertsolari arituko dira bertsotan: Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi.

In Leike kultur elkartetik aurreratu dutenez, «kalez kaleko ikuskizuna izango da.

Azpilgoeta auzoan hasiko dute bertsolariek beren ibilbidea, 19:30ean, eta Mendarozabal auzoan bukatuko dute». Bidean, hiruzpalau geldialdi egingo dituzte, eta geldialdi bakoitzean saio bana egingo dute.

«Bertsolarietako batek Txirristakak idatzita laga zituen bertsoak kantatuko ditu, eta besteak gaur egundik erantzungo die bertso horiei». Bi bertsolariak txandaka arituko dira egiteko horretan.

«Txirristaka bertsolaria gorpuztuko duen bertsolaria hura aritzen zen modu berean arituko da kantuan: altxagailu batera igota, eta bertso-paperak ere banatuko ditu entzuleen artean».

Sari banaketa

Bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizunaz aparte, bestelako ekitaldi bat egongo da ostiral honetan Mendaron 'Txirristaka'ren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko antolatutako kultur programaren baitan.

Publicidad

Izan ere, Txirristaka Bertsopaper Lehiaketaren sariak ostiralean bertan banatuko dituzte (19:00etan hasita) udaletxeko udalbatza aretoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad