Borrar

Mendaro

Bertso-pilota txapelketako jardunaldia jokatuko da bihar Goñati frontoian

J. L.

mendaro.

Miércoles, 29 de mayo 2024, 20:37

Emakumezkoen pilota sustatzen duen Ados enpresak sortutako Udaberri Torneoko bertso-pilota txapelketako azken-aurreko saioa jokatuko da bihar (18:00etan hasita) Mendaroko Goñati frontoian.

Kirola, kultura eta berdintasuna uztartzen dituen txapelketa honetan hiruna pilotarik osatutako lau talde ari dira parte hartzen, esku huska eta lau t'erdian, eta pilotarien gidari eta animatzaile lanak bertsolari banak betetzen dute.

Mendaron, Kukuprakak eta Bitxiloreak taldeek jokatuko dute. Kukupraketan, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pilotariak arituko dira pilotan eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute botillero. Bitxiloreetan, berriz, Zabala, Barrokal eta Etxebeste izango dira pilotariak eta botilero lanak Aitor Sarriegik egingo ditu.

Sarreren prezioa 5 eurokoa da (haurrentzat doanik).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso-pilota txapelketako jardunaldia jokatuko da bihar Goñati frontoian