Borrar

Mendaro

EH Bilduk 300 ekarpenetik gora jaso ditu dagoeneko bere programa osatzen joateko

J.L.

MENDARO.

Martes, 7 de marzo 2023, 22:01

Mendaroko EH Bilduk «gure herriaren egoeraz hausnartzeko» lan taldea osatu zuen joan den urteko udaberrian eta ordutik koalizioa lanean ari da maitzean ospatuko diren Udal hauteskundeetara aurkeztuko duen programa osatzeko.

EH Bildutik jakinarazi dutenez, dagoeneko herritarrek egindako 300 ekarpenetik gora jaso dituzte: prozesua abiatzeko «2022ko urriaren amaieran lan saio parte-hartzailea egin genuen herri nortasuna, gizarte politikak eta herri jasangarria ardatzen inguruan; eta 50 ekarpenetik gora jaso genituen saio emankor hartan».

Horren ondoren, koalizioak herriak arlo desberdinetan (hirigintza, berdintasuna, mugikortasuna, aisialdia, euskera, nagusiak, gazteria...) bizi duen egoeraren diagnostikoa egiteko erabiliko duen inkesta kaleratu zuen. Guztira 60 lagunetik gora erantzun zuten inkesta, «250 ekarpen baino gehiago eginda».

Azkenik, EH Bilduk batzar irekia deitu zuen joan den otsailaren 27rako. Bertan «orain arteko lanaren errepasoa egin eta inkestaren emaitzak komentatu genituen; baita hurrengo hilabeteetan egin beharrekoak zehaztu ere», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EH Bilduk 300 ekarpenetik gora jaso ditu dagoeneko bere programa osatzen joateko