Borrar

Mendaro

Bilduk antolatutako 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' hitzaldia dago gaur

J. L.

MENDARO.

Martes, 9 de mayo 2023, 22:02

Mendaroko EH Bilduk gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita dagoen 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' izeneko hitzaldia antolatu du asteazken honetarako.

Ekitaldia Udaletxeko pleno aretoan egingo da (19:00etan hasita) eta Gipuzkoako EH Bilduko batzarkidea den Esti Elduaien Uranga arituko da hizlari lanetan. Solasaldiaren dinamizatzailea, berriz, Jabi Muñoz Udal Hauteskundeetarako Mendaroko EH Bilduren zerrendakidea izango da.

Hitzaldiaren edukiak

Mendaroko EH Bildutik aurreratu dutenez, arratsalde honetarako antolatutako solasaldian «zaintzaren ereduaz» hitz egingo dute «bizitzak erdigunean jartzeak esan nahi duenaz eta etorkizuneko erronkez».

Koalizioak «elkar zaintzeko sistema publiko komunitario baten beharra» aldarrikatzen du eta gaurko agerraldian «haurren eta helduen zaintza, zain-tzaileen egoera edota familia barruko erantzukidetasuna» bezalako gaiak jorratuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bilduk antolatutako 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' hitzaldia dago gaur