Mendaro
Bilduk antolatutako 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' hitzaldia dago gaurMendaro
Bilduk antolatutako 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' hitzaldia dago gaurJ. L.
MENDARO.
Martes, 9 de mayo 2023, 22:02
Mendaroko EH Bilduk gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita dagoen 'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' izeneko hitzaldia antolatu du asteazken honetarako.
Publicidad
Ekitaldia Udaletxeko pleno aretoan egingo da (19:00etan hasita) eta Gipuzkoako EH Bilduko batzarkidea den Esti Elduaien Uranga arituko da hizlari lanetan. Solasaldiaren dinamizatzailea, berriz, Jabi Muñoz Udal Hauteskundeetarako Mendaroko EH Bilduren zerrendakidea izango da.
Mendaroko EH Bildutik aurreratu dutenez, arratsalde honetarako antolatutako solasaldian «zaintzaren ereduaz» hitz egingo dute «bizitzak erdigunean jartzeak esan nahi duenaz eta etorkizuneko erronkez».
Koalizioak «elkar zaintzeko sistema publiko komunitario baten beharra» aldarrikatzen du eta gaurko agerraldian «haurren eta helduen zaintza, zain-tzaileen egoera edota familia barruko erantzukidetasuna» bezalako gaiak jorratuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.