Mendaro
Bizipoza txarangak bihar abiatuko ditu astelehenera arte luzatuko diren Trinidade jaiakSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Bizipoza txarangak bihar abiatuko ditu astelehenera arte luzatuko diren Trinidade jaiakJ. L.
mendaro.
Miércoles, 22 de mayo 2024, 20:13
Mendaroarrek Trinidade jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan, ohitura dutenez, Trinidade Jai Batzordeak Udalaren laguntzarekin antolatu duen ekitaldiz beteriko egitarauarekin.
Aurtengo Trinidade festak abiatzeko Bizipoza txarangaren kalejira egongo da bihar (19:00etatik aurrera).
Edonola ere, festak larunbatean hasiko dira ofizialki. Horretarako zuhaitz jasotzea, kanpai errepika eta etxafleruak izango dira (17:00etan).
Igandean Trinidade Eguna ospatuko dute Mendaron. Giroa berotzen joateko herriko txistularien kalejira egongo da (10:00etan hasita) eta horren ondoren abesbatzaren eta Ameikuntz musika eskolako ikasleen partaidetzarekin burutuko den meza (11:30ean).
Elizkizuna amaitzerakoan (12:30ean) herri kirolen jaialdi batekin disfrutatzeko aukera egongo da. Bertan Maddi Gesalaga harria jasotzen arituko da; eta Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño, berriz, aizkoran.
Jarraian, Saioa Lizarralde eta Lean Esnaola trikitilarien emanaldia egongo da.
Astelehenean Trinidade Txiki ospatuko dute Mendaron. Egun horretan meza (11:00etan Trinidadeko baselizan), Ikastolako haurren bertso saioa (12:00etan) eta trikitilarien emanaldia egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.