Mendaro

Bizipoza txarangak bihar abiatuko ditu astelehenera arte luzatuko diren Trinidade jaiak

J. L.

mendaro.

Miércoles, 22 de mayo 2024, 20:13

Mendaroarrek Trinidade jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan, ohitura dutenez, Trinidade Jai Batzordeak Udalaren laguntzarekin antolatu duen ekitaldiz beteriko egitarauarekin.

Publicidad

Aurtengo Trinidade festak abiatzeko Bizipoza txarangaren kalejira egongo da bihar (19:00etatik aurrera).

Edonola ere, festak larunbatean hasiko dira ofizialki. Horretarako zuhaitz jasotzea, kanpai errepika eta etxafleruak izango dira (17:00etan).

Igandean Trinidade Eguna ospatuko dute Mendaron. Giroa berotzen joateko herriko txistularien kalejira egongo da (10:00etan hasita) eta horren ondoren abesbatzaren eta Ameikuntz musika eskolako ikasleen partaidetzarekin burutuko den meza (11:30ean).

Elizkizuna amaitzerakoan (12:30ean) herri kirolen jaialdi batekin disfrutatzeko aukera egongo da. Bertan Maddi Gesalaga harria jasotzen arituko da; eta Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño, berriz, aizkoran.

Jarraian, Saioa Lizarralde eta Lean Esnaola trikitilarien emanaldia egongo da.

Astelehenean Trinidade Txiki ospatuko dute Mendaron. Egun horretan meza (11:00etan Trinidadeko baselizan), Ikastolako haurren bertso saioa (12:00etan) eta trikitilarien emanaldia egongo dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad