Mendaro
Bizitegi-eraikinak eta etxe bizitzakbirgaitzeko dirulaguntzen deialdia zabalikMendaro
Bizitegi-eraikinak eta etxe bizitzakbirgaitzeko dirulaguntzen deialdia zabalikA. M.
Mendaro.
Jueves, 8 de agosto 2024, 21:21
Mendaroko Udalak diru-partida bat esleitu du bere aurrekontuetan Mendaro osoan bizitegi-eraikinak eta etxe bizitzak birgaitzeko dirulaguntzak emateko, bizitokien hobekuntzak sustatzeko asmoz. Urtero egiten den deialdi hau lehia askekoa da, eta 16.000 euroko diru partida bideratu da udal aurrekontutik dirulaguntza hauek emateko. Dirulaguntzak eskaeraren urtean edo aurrekoan amaitutako elementu komunetako zein pribatuetako obretarako emango dira.
Publicidad
Elementu komunetan, eraikinak irisgarri egiteko lanak, fatxada eraberritzeak eta teilatu birgaitzeak lagunduko dira diruz.
Hauez gain, ekonomikoki lagunduko dira eraikinen inspekzio teknikoak eskatutako beharrezko lanak, efizientzia energetikoaren hobekuntzak, autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sor-tzeko instalazioak eta aerotermia bidezko klimatizazio edota ur bero sanitarioaren instalazio zentralizatuak.
Elementu pribatiboetan, aldiz, %33 edo gehiagoko mugikortasun mugatuko edo zen-tzumenezko desgaitasuna edo 65 urtetik gorako pertsonentzat etxebizitzak egokitzeko laguntzak emango dira, baita eraikin kanpoaldeko arotzeria (lehioak, balkoiak, begiratokiak...) ordezkatzeko lagun-tzak ere. Bestalde, aerotermia bidezko klimatizazio edota ur bero sanitarioaren instalazioak ere barnebiltzen ditu dirulaguntza honek.
Bestetik, etxe bizitza hutsen alokairua sustatzeko helburua ere badu dirulaguntza honek. Etxebizitza hutsak egokitzeko lanak lagunduko dira, gero alokairuan jarri ahal izateko.
Dirulaguntza eskaerak 2024ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira, aurrez aurre, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (udaletxeko beheko solairuan), edo elektronikoki udal webgunetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.