Mendaro

Bost talderen kontzertuak izango dira irailaren 21ean egingo den Gararock jaialdian

J. L.

mendaro.

Lunes, 2 de septiembre 2024, 19:42

Musika gustoko duten guztiek ezinbesteko hitzordua izango dute hilaren 21ean Mendaron ospatuko den Gararock jaialdiaren edizio berriarekin.

Publicidad

Gararock kolektiboak Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Uztargi tabernaren laguntzarekin antolatu duen aurtengo jaialdia 18.00etan hasiko da eta bertan musika estilo ezberdinak jorratzen dituzten bost talde ikusi ahalko dira oholtza gainean: Head Holes, Pelax, Gailu, Mice eta Belako, hain zuzen ere. Gainera, jardunaldia girotzen joateko Arriera antzerki taldeak 'Eden' antzezlana aurkeztuko du bertaratutakoen aurrean.

Aurreko urteotan bezala, Gararock jaialdira gerturatzen direnek eszenatokien bueltan afaltzeko aukera izango dute. Horretarako 'foodtruck gunea' egokituko du antolakuntzak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad