Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eusebio Mugertza 'Txirristaka' bertso-papera eskuan duela. DV
Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako 125 bat lagun arituko dira ostiralean 'Txirristaka Kantuz' jaialdian

Mendaro

Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako 125 bat lagun arituko dira ostiralean 'Txirristaka Kantuz' jaialdian

Lau herrietako musika eskoletako ikasleek Txirristakaren bertso-sortak janzteko musika sortu dute estilo eta erritmo librean

Jabi Leon

Mendaro

Martes, 22 de octubre 2024, 19:52

Aurten Eusebio Mugertza 'Txirristaka' Mendarok inoiz izan duen bertsolaririk handienaren jaiotzaren 150. urteurrena betetzen da.

Eta hori ospatzeko ekitaldiz beteriko egitaraua abiatu zuten pasa den martxoan herrian. Horren baitan prestatutako hurrengo ekimena ostiral honetan izango da, 'Txirristaka Kantuz' izeneko jaialdia, hain zuzen ere.

In Leike kultur elkarteak, herritar talde batek eta Udalak elkarlanean antolatuta, Txirristakaren oroimenezko jaialdi berri honetan Mutriku, Deba, Elgoibar eta Mendaroko musika eskoletako ikasleek parte hartuko dute, guztira 125 bat lagunek.

Jaialdian arituko diren aipatutako lau herri horietako musika eskolen aukeraketa ez da kasualitatezkoa izan. Izan ere, «Txirristaka bizi izan zen garaian Mendaroko lurrak lau udalerri horietako parte izan ziren».

Edonola ere, ostiraleko ekitaldia 19:00etan hasiko da; printzipioz, Enparantza Nagusian.

Hala ere, hilaren 25erako dauden eguraldiaren iragarpenak ez dira onak eta horregatik, «eguraldiak okerrera egingo balu, Goñati pilotalekura eramango genuke ekitaldia», aurreratu dute antolatzaileek (leku aldaketarik balego gaur bertan iragarriko lukete).

Jaialdiaren nondik norakoak

Ostiralean Mendaron ospatuko den 'Txirristaka Kantuz' jaialdiaren ezaugarriei dagokionez, antolatzaileek ondorengoa jakinarazi dute: «ekitaldian parte hartuko duten musika eskola bakoitzari Txirristakak sortu zituen hiru-launa bertso-sorta banatu genizkien orain urtebete inguru eta sorta horientzako jantzi musikala sortu dute musika eskoletako ikasleek jaialdirako, estilo, erritmo eta instrumentazio librean».

Jaialdia amaitzerakoan, parte-hartzaile guztientzako mokadua egongo dela ere iragarri dute antolatzaileek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako 125 bat lagun arituko dira ostiralean 'Txirristaka Kantuz' jaialdian