Borrar

Mendaro

Emakume zein gizonentzako frontenis txapelketak antolatu dituzte

J.LEON

mendaro.

Sábado, 13 de abril 2024, 20:44

Mendaroko Gazte Asanbladak 15 urtetik gorako emakume zein gizon guztien partaidetzari irekitako frontenis txapelketak antolatu ditu datozen hilabeteetarako eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 6ra arte eman dezakete izena 688 821 741 telefono zenbakira deituz edo Gazta Asanbladak Instagram sare sozialean duen kontura mezua idatzita. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan.

Mendaroko frontenis txapelketak ligaxka eran jokatuko dira. Partidak ostiral arratsaldeetan izango dira, Goñati frontoian, eta finalak uztailaren 20an jokatuko dituzte, jaietako Gazteen Egunean.

Pintxo txapelketa

Mendaroko Udalak XII. Pintxo lehiaketa antolatu du apirilaren azken astebururako.

Aurtengo lehiaketan Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Ormola eta Uztargi tabernek parte hartuko dute. Hauek 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara bitartean salduko dituzte lehiaketarako propio egindako pintxoak sariketaren bi egunetan. Ekimena girotzeko Deiadar txarangaren kalejira izango da hilaren 27an, arratsaldez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume zein gizonentzako frontenis txapelketak antolatu dituzte