Borrar
Mendaro

Emakumeen Eguna prestatzen hasteko bilera irekia izango da ostegunean

J.L.

MENDARO.

Martes, 31 de enero 2023, 00:04

Mendaroko Udalak aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen hasteko aurreneko batzar irekia antolatu du ostegun honetarako. Bilera 18:00etan hasiko da Udaletxeko batzar aretoan eta Udalak herritarrak eta herriko eragile guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera.

Udaletik azaldu dutenez, «aurtengo martxoaren 8a gero eta gertuago dago eta gure helburua Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko herrian burutuko den egitaraua herritar zein eragileekin elkarlanean prestatzea da».

Hori dela eta, nahi duten guztiek egoki ikusten dituzten proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute aste honetarako Udalak deitutako aurreneko bileran.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen Eguna prestatzen hasteko bilera irekia izango da ostegunean