Borrar

Mendaro

Eskualdeko gaztak eta herriko sagardoak dastatu ahalko dira bihar goizean, Gazta Egunean

J. L.

mendaro.

Viernes, 17 de mayo 2024, 20:29

Udalak antolatuta, Mendaroko Gazta Egunaren edizio berri bat burutuko da bihar, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Goñati frontoian.

Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo Gazta Egunean Goienetxe, Egotza, Axeleku eta Mausitxa gaztagileen gaztak erosi eta dastatzeko aukera izango da.

Era berean, bihar goizean Mendaroko pilotalekura gerturatzen direnek herriko Ospas eta Etarte baserrietako sagardoa dastatu ahalko dute.

Bi euro ordainduta, gaztagile bakoitzaren gazta zati bana dastatu ahalko da; eta 5 euro ordainduta, berriz, bi sagardo trago edan eta lau gazta zati dastatu ahal izango dira.

Gainera, jan eta edateko aukera izateaz aparte, Mendaroko Paly, Lukenka eta Imaz artisauek egindako artelanak ikusi eta erosi ahalko dira igande honetan Goñati frontoian.

Mendaroko Udalak herritarrak animatu nahi ditu bihar goizean Herriko Enparantza gerturatu eta Gazta Egunarekin disfrutatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskualdeko gaztak eta herriko sagardoak dastatu ahalko dira bihar goizean, Gazta Egunean