Mendaro
Eskualdeko gaztak eta herriko sagardoak dastatu ahalko dira bihar goizean, Gazta EguneanMendaro
Eskualdeko gaztak eta herriko sagardoak dastatu ahalko dira bihar goizean, Gazta EguneanJ. L.
mendaro.
Viernes, 17 de mayo 2024, 20:29
Udalak antolatuta, Mendaroko Gazta Egunaren edizio berri bat burutuko da bihar, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Goñati frontoian.
Publicidad
Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo Gazta Egunean Goienetxe, Egotza, Axeleku eta Mausitxa gaztagileen gaztak erosi eta dastatzeko aukera izango da.
Era berean, bihar goizean Mendaroko pilotalekura gerturatzen direnek herriko Ospas eta Etarte baserrietako sagardoa dastatu ahalko dute.
Bi euro ordainduta, gaztagile bakoitzaren gazta zati bana dastatu ahalko da; eta 5 euro ordainduta, berriz, bi sagardo trago edan eta lau gazta zati dastatu ahal izango dira.
Gainera, jan eta edateko aukera izateaz aparte, Mendaroko Paly, Lukenka eta Imaz artisauek egindako artelanak ikusi eta erosi ahalko dira igande honetan Goñati frontoian.
Mendaroko Udalak herritarrak animatu nahi ditu bihar goizean Herriko Enparantza gerturatu eta Gazta Egunarekin disfrutatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.