Mendaro
Etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko inkesta bat egingo dute bihartik aurreraSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko inkesta bat egingo dute bihartik aurreraJ. L.
mendaro.
Lunes, 27 de mayo 2024, 20:40
Mendaroko Udalak herrian dagoen etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko informazioa jasotzeko inkesta bat zabalduko du bihar bertan, Ikei enpresaren laguntza teknikoa baliatuz.
Udaletik azaldu dutenez, «Ikei aholkularitza enpresa kontratatu genuen hiru urterako etxebizitza plana idazteko; eta asteazken honetan martxan jarriko dugun inkesta prozesu horren baitan kokatzen da».
Inkestaren helburua «etxebizitza beharrei eta eskariari buruzko lehen eskuko ahalik eta informazio gehien jasotzea» da.
Horregatik, hiru astean zehar burutuko da inkesta; bihartik ekainaren 18ra arte, hain zuzen ere. «Batetik, Mendaroko herritarren artean aukeratutako lagin bati telefonoz deituko zaio inkesta erantzuteko, eta bestetik, Udalak webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko du, jendeak ordenagailuz edo telefono mugikorraren bitartez erantzun ahal izateko».
Udalak mendarotarrei inkestan parte hartzeko eskatu nahi die, «euren ekarpenek lanaren kalitatea hobetuko dutelako».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.