Borrar
Mendaro

Etzi frontoian izango den 'Playback' saiorako izen ematea gaur arte da

J. L.

MENDARO.

Jueves, 16 de febrero 2023, 00:11

Arno guraso taldeak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekitako 'playback' saioa antolatu du Inauterietarako. Ekitaldia larunbatean egingo da, iluntzeko 19:00etatik aurrera eta Goñati frontoian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 'playback' saioan parte har-tzeko interesa duten guztiek gaur arte eman dezakete izena.

Horretarako, ekintzakarno@ gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da «play-backerako aukeratutako abestiaren, parte hartzaile kopuruaren eta horien adinaren berri emanez».Hori bai, Arno guraso taldetik jakinarazi dute 'play-back' siorako ez dutela abesti iraingarririk onartuko.

Beste ekintza batzuk

Mendaroko Udalak ere hainbat ekintza prestatu ditu larunbateko festa egunerako.Hasteko, Bizipoza txarangaren kalejira izango da, 12:30etik aurrera, herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, berriz, haurrentzako txokolate-jana egongo da Goñati pilotalekuan (18:00etan hasita) eta 'playback' saioa amaitu ondoren DJ batek girotuko du gaua. DJaren musika emanaldia 21:00etan hasiko da, frontoian bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etzi frontoian izango den 'Playback' saiorako izen ematea gaur arte da