Borrar

Mendaro

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak izango dira gaur eta igandean herrian

J.L.

mendaro.

Jueves, 30 de noviembre 2023, 21:18

Igandean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Mendaroko Udalak eta In Leike kultur elkarteak herritar guztien partaidetzari irekita dauden hainbat ekintza antolatu dituzte hurrengo egunetarako.

Hasteko, euskarazko ahotsekin datu basea sortzen laguntzeko grabazioak egingo dituzte gaur (17:00etatik 18:30era bitartean) jubilatuen lokalean. Horren ondoren, EinGo taldearekin kalez kaleko erromeria egongo da (18:30etik 20:30era bitartean eta Azpilgoetatik hasita).

Igandean, berriz, mendaroarrek Glu Glu konpainiaren 'Munduari itzulia 80 egunotan' antzezlanarekin gozatu ahalko dute San Agustinen (17:00etan). Sarrera doan izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak izango dira gaur eta igandean herrian