Mendaro
Euskarazko Ipuin Lehiaketa abian da eta abenduaren 3ra arte aurkez daitezke lanakSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Euskarazko Ipuin Lehiaketa abian da eta abenduaren 3ra arte aurkez daitezke lanakJ. L.
mendaro.
Viernes, 3 de noviembre 2023, 21:23
Mendaroko Udalak herriko haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin antolatzen duen Euskarazko Ipuin lehiaketaren XIX. edizioa abiatu du.
Sariketak partehartzaileen adinaren araberako hiru kategoria ezberdin ditu. Batetik, LH1 eta LH4 ikasturte artekoek udaletxean, ludotekan eta liburutegian eskuragarri dagoen ipuina irakurri ondoren, marrazki bat egin beharko dute (A4 tamainako orrian eta edozein teknika erabilita).
Bestetik, LH5 eta DBH 2 ikasturte artekoek udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian jaso ahal den ilustrazio bat oinarritzat hartuz ipuin bat egin beharko dute (euskaraz idatziak eta gehienez bi orrialdekoak).
Azkenik DBH 3 eta 4ko ikasleek komikia osatu beharko dute; udaletxean, liburutegian eta gaztelekuan eskuragarri dagoen eredua kontuan izanik.
Euskarazko Ipuin Lehiaketaren sariei dagokionez, maila bakoitzeko irabazleak «100 eurotan baloratutako saria» eramango du etxera. Hori bai, «parte hartzen duten guztientzat oroigarria iznago da».
Edonola ere, sariketan parte hartu nahi dutenek «abenduaen 3a baino lehen» aurkeztu behar dituzte beren lanak Udaletxean; «posta arruntez, eskura edo kultura@mendaro.eus helbidearen bitartez».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.