Mendaro
Euskarazko zortzi film labur ikusi ahalko dira gaur, doan, San Agustin antzokianMendaro
Euskarazko zortzi film labur ikusi ahalko dira gaur, doan, San Agustin antzokianJ.L.
mendaro.
Sábado, 4 de mayo 2024, 20:24
Udalak antolatuta, Laburbira egitasmoaren XXI. zirkuitu ibiltaria ailegatuko da gaur Mendarora. Hori dela eta, herritarrek euskaraz sortutako zortzi film labur ikusteko aukera izango dute, 18.00etatik aurrera eta doanik, San Agustin antzokian.
Publicidad
Laburbira euskarazko laburmetraien zirkuituak bi helburu ditu: «batetik, euskal zinemagintza bultzatzea, eta bestetik, arlo honetan diharduten zinemagileei haien lanak jendaurrean zabaltzeko aukera eman eta herritarrei euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera eskaintzea».
Edonola ere, zortzi dira gaur ikusi ahalko diren filmak: Jone Arriola elgoibartarraren 'Dena asmatuta dago', 'Babesa' (Ander Iruretagoyena), 'Katalinaren zoria' (Guillermo Ordás), 'Erro' (Amaia Lejarreta), 'Mundu berri bat' (Mikel Alvarez), 'Zirrara' (Ane Cuesta), 'Talkak' (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta 'Betizu buru' (Kim Maiteny).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.