MIREN VIVES

Mendaro

Gararock jaialdiaren zazpigarren edizioa ezin hobeto atera zen

Lunes, 25 de septiembre 2023, 21:11

Mendaroko Gararock kolektiboak Udalaren laguntzarekin antolatutako VII. Gararock jaialdia arrakastatsua izan zen. Eguraldia lagun, eskualdetik eta Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako dozenaka lagun elkartu ziren larunbatean Mendaroko Garagartza auzoko plazaren inguruan burutu ziren musika emanaldiekin disfrutatzeko eta antolatzaileak «oso oso gustora» geratu ziren jaialdiak emandakoarekin. Beraien esanetan, «jende asko hurbildu zen eta dena oso ondo joan zen. Arratsaldean, ohi bezela, familia asko gerturatu ziren kutsu familiarra duen gure jaialdira. Gau partean, berriz, beste giro bat egon zen, adin gehiagoko jende askorekin». Jaialdia hiru eszenatoki ezberdinetan banatu izana ere, positiboa izan da: «Jendeari mugitzeko aukera eman zion eta oso iritzi onak jaso ditugu», aitortu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad