Borrar

Mendaro

Gazte talde batek sortutako 'Beita' websailaren emanaldia bihar Gaztetxean

Oñatiko Xup antzerki taldearen 'Beita' obra ikusteko aukera izango da 18:00etan

J.L.

mendaro.

Jueves, 9 de noviembre 2023, 21:44

Mendaroko Udalak eta Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta, Oñatiko Xup antzerki taldearen 'Beita' obra ikusteko aukera izango da bihar (18:00etan) Gaztetxean.

Sexu eraso bat gai hartuta sortutako 'Beita' izeneko websailaren emanaldia izango da biharkoa eta saioa amaitzerakoan bertaratzen direnek (sarrera doanik da) aktoreekin solasaldian aritzeko aukera izango dute, mokadua hartzen duten bitartean.

Oñatiko zortzi gaztek eta arrasatear batek sortu zuten Xup antzerki taldea, eta 'Beita' beren bigarren lana da. Herritar guztiak, eta bereziki gazteak, gonbidatuta daude biharko emanaldira gerturatzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazte talde batek sortutako 'Beita' websailaren emanaldia bihar Gaztetxean