Borrar

Mendaro

Gazteen Egunarekin abiatuko dituzte gaur aurtengo Santana festak

Jabi Leon

mendaro.

Viernes, 21 de julio 2023, 21:53

Azken asteotako prestaketen ondoren, mendaroarrak gaur bertan murgilduko dira datorren asteazkenera arte luzatuko diren aurtengo Santana jaietan.

Urtero legez, herritarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek era askotako dozenaka ekintzekin gozatzeko aukera izango dute bost egunez luzatuko diren festetan.

Edonola ere, jaiei hasiera emateko Gazteen Eguna ospatuko dute gaur Mendaron.

Eguneko egitaraua futbito txapelketaren finalarekin abiatuko da (11:00etan Ikastolako jolastokian). Hori amaitzerakoan (12:30ean) herrian irakaskuntzan denbora luzean aritutako hainbat irakaslek txupinazoa botako dute, katasorginaren jaitsierarekin batera.

Hortik aurrera, erraldoi eta buruhandiak, 2022an jaiotako umeei ongietorria (13:00etan udalbatza aretoan), Bizi Poza txarangarekin kalejira, gazteen bazkaria eta jolasak (15:00etatik aurrera Goñati frontoian), Nozz elektrotxarangaren kalejira (19:00etan Azpilgoetatik), Puro Relajo taldearen kontzertua (23:00etan Herriko Enparantzan), Jo Ta Ito mendaroarren emanaldia eta 2Mino DJaren saioa izango dira herrian.

Hurrengo egunak

Jaiak abiatuta, Ume eta Pertsona Nagusien Eguna ospatuko dute bihar Mendaron. Astelehena Kuadrillen Eguna izango da, asteartea Santiago Eguna eta asteazkena aurtengo festak itxiko dituen Santana eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteen Egunarekin abiatuko dituzte gaur aurtengo Santana festak