Mendaro

Goi mailako bertso saioa izango da bihar, larunbateko Motxaila Eguna girotzen joateko

Jabi Leon

mendaro.

Miércoles, 13 de marzo 2024, 20:59

Mendaroarrek Motxaila elkarteak Udalaren babesarekin udaberriaren etorrera ospatzeko urtero antolatzen duen Motxaila Egunaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute larunbat honetan zehar.

Publicidad

Edonola ere, larunbateko jai-eguna girotzen joateko goi mailako bertso saioa izango da bihar (22:00etan) San Agustin kulturgunean. Jaialdi horretan punta puntako lau bertsolarik hartuko dute parte: Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Julio Soto (gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urbieta mendaroarra arituko da).

Saiorako sarreren prezioa 8 eurokoa da eta interesatuek Aitzbeltz tabernan eta Morroskillo dendan eros ditzakete.

Motxaila eguneko ekintzak

Larunbateko jaia abiatzeko Aitzbeltz kobazulora irteera izango da (9:00etan Gaztetxetik). Kobara ailegatzerakoan bildutakoentzako mokadutxoa, zuzeneko musika eta Inma Mugertza geologa elgoibartarraren azalpenak izango dira.

Mendarora bueltatuta, herri bazkaria egongo da Gaztetxean; eta bazkalostean, Manex Astigarraga eta Asier Galarza bertsolarien bakarrizketa. Iluntzean Patxangoi elektrotxarangak girotutako poteoa izango da eta gauean Ortzi eta Kaparrak taldeen kontzertua.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad