Borrar

Mendaro

Goikola baserriaren inguruan bertako zuhaitzak landatzeko auzolana izango da igandean

J. L.

mendaro.

Martes, 30 de enero 2024, 21:41

Mendaroko Udalak Goikola baserriaren inguruko lur batzuetan bertako zuhaitzak landatzeko auzolana antolatu du datorren iganderako.

Itziarko Auzo Udalarekin eta Zestoako Udalarekin elkarlanean bultzatutako proiektu baten barruan antolatuta, igandeko landaketa nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.

Laguntzeko prest daudenentzako hitzordua 10.00etan ezarri dute Herriko Enparantzan. Bildutakoak handik abiatuko dira Plaza auzotik gora dagoen eremu batera (landaketa Intxusadi errekaren magaletan egingo da).

Antolatzaileek auzolanerako tresnak eramango dituzte eta lana amaitzerakoan bertaratutako guztientzako hamaiketakoa eskainiko dute. Era berean, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goikola baserriaren inguruan bertako zuhaitzak landatzeko auzolana izango da igandean