Mendaro
Goikola baserrira doan bidea konpontzeko lanak bukatutzat eman ditu UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Goikola baserrira doan bidea konpontzeko lanak bukatutzat eman ditu UdalakJ. L.
mendaro.
Martes, 9 de enero 2024, 21:35
Zortzi asteko lanen ondoren Mendaroko Udalak bukatutzat eman du Goikola baserrira doan bidea birgai-tzeko proiektua. «Meteorologiak baldintzatu duen arren, ez da zailtasun berezirik egon, eta hasieran markatutako helburu guztiak bete dira», azaldu dute Udaletik.
Goikola baserrirako bidea 2022 urtearen amaieran gertatutako lur-jausia izan zenetik zegoen egoera txarrean. Hori zela eta, Udalak azterlan geoteknikoa eskatu zuen joan den urtearen hasiera, beti ere, «bidea egungoarekin paraleloan desbideratzeko asmoz».
Azterlanaren emaitzak jaso ondoren, bidea birgaitzeko proiektua idazteko eskatu zion Mendaroko Udalak Hirubide Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresari. «Proiektuaren helburua bidearen desbideratzearen konponbidea zehaztea eta lur-jausiek sortu ahal izan dituzten drainatze-arazoak konpontzea izan da, eta zortzi hilabete geroago, arrakastaz bete dira hasieran finkatutako helburu guztiak».
Izan ere, «birgaitze lanen aurretik zegoen bidearekin paraleloa trazatuz, egungo bidea desbideratu da. Gainera, Goikola baserrirako eta Oleaga baserrirako bideetako arekak handitu dira». Lanek 90.577 euroko kostea izan dute eta Asfaltados y Construcciones Morga enpresak egin ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.