Mendaro

Hainbat ekintza antolatu dituzte herriko sorreraren 40. urteurrena ospatzeko

J. L.

mendaro.

Lunes, 18 de diciembre 2023, 21:05

Hilaren 30ean 40 urte beteko dira Mendaro herri gisa eratu zenetik. Hori dela eta, Udalak hainbat ekintza antolatu ditu urtemuga hori ospatzeko.

Publicidad

Ekitaldi nagusia hilaren 29an izango da. Egun horretan gonbidatu eta herritarrei ongietorria egingo zaie udaletxean (18:00etan) eta horren ondoren bideo emanaldi bat, «sorpresa bat» eta bertaratzen diren guztientzako mokadutxoa izango dira.

Jardunaldia borobiltzeko Bizi poza txarangaren emanaldia egongo da (19:30etik aurrera).

Hurrengo egunean, berriz, mendaroarrek Errenteriako Landarbaso abesbatzaren 'Kontari' ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute, 12:30ean, San Agustin kulturgunean (Sarrera doanik da). Azkenik, Ruper Ordorikaren kontzertua egongo da urtarrilaren 7an (19:00etan San Agustinen). Sarrerak Leire jantzi-dendan eta Morroskillon eros daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad