Mendaro
Hainbat ekintza izango dira Txirristaka jaio zela 150 urte betetzen direla ospatzekoMendaro
Hainbat ekintza izango dira Txirristaka jaio zela 150 urte betetzen direla ospatzekoMendaro
Miércoles, 24 de abril 2024, 21:00
Datorren abenduaren 15ean 150 urte beteko dira Eusebio Mugertza Azpiazu 'Txirristaka', Mendarok eman duen bertsolari handiena jaio zenetik.
Publicidad
Hori dela eta, In leike kultur elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute urte honetarako 'Txirristaka' zenaren omenez. Hori prestatzeko Andoni Egaña bertsolariaren laguntza izan dute.
Momentuz bost dira Eusebio Mugertza bera eta harek egindako lana ezagutzera emateko antolatutako ekintzak.
Hasteko, urte askoan egin gabe egon den Txirristaka bertsopaper lehiaketa errekuperatu dute (Txirristakaren jaiotzaren 100. urtemugan antolatu zuen Guruzpe kultur elkarteak estreinakoz eta orduan Fernando Aire 'Xalbador', Jean Pier Mendiburu, Imanol Lazkano eta Jabier Urbietaren bertso sortak saritu zituen epaimahaiak).
Edonola ere, Txirristaka Bertsopaper lehiaketa berriaren helburua bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa sustatzea izango da. Sariketak hiru kategoria izango ditu: A (2010ean edo ondoren jaiotakoentzat), B (2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat) eta C (2005ean eta lehenago jaiotakoentzat). Maila guztietarako gaia Txirristakaren beraren bertso sorta ezagunenetako bati erreferentzia egiten dion 'Quisiera ser alcalde...' esaldia izango da.
Bertsoak euskaraz idatzi beharko dira, neurri librean. A kategorian Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute eta beste bi kategorietan, berriz, Euskal Herri osoko bertsozaleek izango dute parte hartzeko aukera. Lanak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira postaz (Mendaroko Udala. Herriko Enparantza plaza, 1. 20850 Mendaro) edo Udalaren webgunean jarritako formularioa beteta.
Publicidad
'Txirristaka' zenaren oroimenezko egitarauarekin jarraiki, bertsoa eta antzerkia uztartuko dituen performance-a izango da ekainaren 14an, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien partaidetzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez «herriz herri aritu ohi zen bere garaian 'Txirristaka' bertso paperak saltzen, eta gisa berean ibiliko dira bi bertsolariak. Txirristakaren bertso jarriak kantatuko ditu batak, eta bertso horiei gaur egundik erantzungo die besteak». Txandaka arituko dira bertsolariak bi lanetan, kalean, 19:30ean hasita.
Publicidad
Bestalde, Antonio Zabalak 1974an kaleratu zuen liburuan jasota dauden Txirristakaren bertso jarrietako askorekin egokitutako liburua argitaratuko dute, ondo bidean, irailerako. Argitalpen berria «bereziki, gaztetxoei begira» egingo da (Andoni Egaña bertsolariari enkargatu diote idaztea, eta Ainara Azpiazu 'Axpi' ilustratzaileari, irudiak).
Horretaz gain, Txirristakaren omenezko bertso jarrien jaialdia lotzen ari dira urriaren 25erako, Mutrikuko, Debako, Elgoibarko eta Mendaroko musika eskolekin lankidetzan.
Azkenik, kantu bazkaria antolatu nahi dute Eusebio Mugertza bertsolaria jaio zen egunerako, abenduaren 15erako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.