Mendaro

Haurrekin Xoxotera igotzeko mendi irteera antolatu dute hilaren 19rako

J. L.

mendaro .

Miércoles, 8 de enero 2025, 20:16

Mendaroko Arno guraso elkarteak haurrekin egiteko 2025eko aurreneko mendi irteera antolatu du urtarrilaren 19rako.

Publicidad

Oraingoan, mendizaleak Xoxotera igoko dira eta txangoan parte hartzeko interesa dutenek 09:30ean izango dute hitzordua, Mendaroko Ikastola ondoan dagoen parkinean, hain zuzen ere.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «behin Mendaron elkartu ondoren autoz joango gara Aittolako aparkalekura eta handik ekingo diogu Xoxote mendira igotzeari».

Urte berri honetako aurreneko mendi irteera «erraza da, hiru orduan egiteko modukoa». Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad