Mendaro

'Haurrentzako Lehen Sorospenak' ikastaroa antolatu dute martxoaren 2rako herrian

J. L.

mendaro.

Miércoles, 21 de febrero 2024, 20:58

Mendaroko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak haurren guraso guztien partaidetzari irekita dagoen 'Haurrentzako Lehen Sorospenak' izeneko ikastaroa antolatu dute martxoaren 2rako.

Publicidad

Treba Guasoak egitasmoaren baitan prestatutako ikastaro berri hau udaletxeko udalbatza aretoan egingo da (09:00etatik 13:00etara bitartean) eta parte hartzeko interesa duten gurasoek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako kultura@mendaro.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Udaletik jakinarazi dutenez, 'Haurrentzako Lehen Sorospenak' ikastaroa doanik izango da eta formakuntza saioa Gurutze Gorriko adituek eskainiko dute. Udalak eta Foru Aldundiak Mendaroko gurasoak animatu nahi dituzte martxoaren 2rako antolatutako ikastaroan parte hartzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad