Mendaro
Haurrentzako zirku tailerra antolatu dute datorren asteazkenerako Goñati frontoianSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Haurrentzako zirku tailerra antolatu dute datorren asteazkenerako Goñati frontoianJ. L.
mendaro.
Viernes, 31 de mayo 2024, 20:42
Arno guraso elkarteak herriko neska-mutilen partaidetzari irekita egongo den zirku tailerra antolatu du datorren asteazkenerako, ekainaren 5erako, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.
Zirku tailerra Goñati pilotalekuan egingo da eta jarduerak bi orduko iraupena izango du, 16:30etik 18:30era bitartean, hain zuzen ere.
Ekimena ikasturtean zehar ikastetxe ezberdinetan zirkua eta hezkuntza agroekologia bezalako gaiak lau haizetara zabaltzen aritzen den Xomorro taldeko kideen eskutik egingo da eta partaidetza doainik izango da.
Arno guraso elkarteak eta Udalak Mendaroko ume guztiak animatu nahi dituzte datorren asteazkenerako antolatutako zirku tailerrean parte hartzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.