Las diez noticias clave de la jornada

Mendaro

Haurrentzako zirku tailerra antolatu dute datorren asteazkenerako Goñati frontoian

J. L.

mendaro.

Viernes, 31 de mayo 2024, 20:42

Arno guraso elkarteak herriko neska-mutilen partaidetzari irekita egongo den zirku tailerra antolatu du datorren asteazkenerako, ekainaren 5erako, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.

Publicidad

Zirku tailerra Goñati pilotalekuan egingo da eta jarduerak bi orduko iraupena izango du, 16:30etik 18:30era bitartean, hain zuzen ere.

Ekimena ikasturtean zehar ikastetxe ezberdinetan zirkua eta hezkuntza agroekologia bezalako gaiak lau haizetara zabaltzen aritzen den Xomorro taldeko kideen eskutik egingo da eta partaidetza doainik izango da.

Arno guraso elkarteak eta Udalak Mendaroko ume guztiak animatu nahi dituzte datorren asteazkenerako antolatutako zirku tailerrean parte hartzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad