Mendaro
'Herri bat, mila oroitzapen' argazki erakusketa irekiko dute gaur jubilatuen ondoko lokaleanMendaro
'Herri bat, mila oroitzapen' argazki erakusketa irekiko dute gaur jubilatuen ondoko lokaleanJ. L.
MENDARO.
Jueves, 1 de junio 2023, 21:24
Elgoibarko Izarra elkarteak eta Mendaroko Udalak herritar talde baten ekimenez antolatuta, denbora luzean Mendaroko abade izan zen Anjel Bazterretxeak (1936-2019) atera zituen argazkiekin osatutako 'Herri bat, mila oroitzapen' izeneko argazki erakusketa irekiko dute gaur arratsaldeko 18:00etan jubilatuen ondoko lokalean.
Publicidad
Hasiera batean erakusketa berri hau datorren ostegunera arte (hilaren 8ra arte) izango da ikusgai baina «beharra ikusiko balitz» 11ra arte luzatuko lukete. Edonola ere, 'Herri bat, mila oroitzapen' argazki erakusketa egunero bisitatu ahalko da.
Astelehenetik ostiralera bitartean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita; eta larunbat eta igandetan, goizeko ordutegian.
Mendaroko Dantza modernoko ikasleek ikasturteari amaiera emateko 'Mendaro dantzan' izeneko jaialdia egingo dute gaur (21:00etan) Goñati pilotalekuan.
Ikuskizunean 7 eta 15 urte bitarteko 60 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta bost taldetan banatuta egingo dute dantza: inurriak, izarrak, tximeletak, lehoiak eta Oinutsik taldeak.
Dantza eskolatik jakinarazi dutenez, gaurko jaialdian estilo urbanoko dantza ezberdinak ikusi ahalko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.