Mendaro
Herriak Kontzezio Egunaren bueltan urtero egiten den azoka berezia ospatuko du biharSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Herriak Kontzezio Egunaren bueltan urtero egiten den azoka berezia ospatuko du biharJ. L.
mendaro.
Jueves, 5 de diciembre 2024, 19:16
Mendaroarrek eta Mendarora bertaratzen direnek herrian Kontzezio Egunaren bueltan urtero egiten ohi den azoka bereziaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar.
Jai egun handi honetako egitarauak urteroko osagaiak izango ditu: baserritarren eta artisauen postuak, sagardo dastaketa eta lehiaketa, zozketak, erretako sahieskiaren dastaketa edota dantza eta musika emanaldiak.
Baserritarren eta artisauen postuak frontoian egongo dira (10:00etatik 14:00etara arte). Eremu berean, sagardo lehiaketari ekingo diote 11:00etan eta Arno guraso elkarteko boluntarioak ibiliko dira sagardoa zerbitzatzen. Sagardo lehiaketaren sariak 14:00etan banatuko dituzte eta une horretan ere hainbat sari zozkatuko dituzte azokan erosketaren bat egin dutenen artean.
Bestalde, Ameikutz musika eskolako txistularien eta trikitilarien partaidetzarekin egingo den Mendaroko Gazteak dantza taldekoen emanaldia izango da 12:00etan plazan; eta 18:00etatik aurrera erretako saiheskia dastatu ahalko da.
Festa borobiltzeko Fan&Go taldearekin erromeria eta Txola ta Potxola herriko DJen emanaldia izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.