Mendaro
Herriko espazio publikoen berrantolaketarako proiektuan sakontzeko galdetegi digitala zabaldu du Mendaroko UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Herriko espazio publikoen berrantolaketarako proiektuan sakontzeko galdetegi digitala zabaldu du Mendaroko UdalakJ. L.
mendaro.
Lunes, 4 de noviembre 2024, 20:00
Mendaroko Udalak aurrera jarraitzen du «osasun eta inklusioaren ikuspegiak kontuan hartuz, herriko espazio publikoak berrantolatzeko» martxan jarritako 'Kaleak denONAK' izeneko proiektuarekin.
Projekta Urbes enpresaren aholkularitza teknikoaren laguntzaz gauzatzen ari den proiektua abiatzeko partaidetza saioak egin ziren pasa den maiatzean herriko kolektibo ezberdinekin (emakumeekin, adinekoekin eta herritarrekin orokorrean). Horren ondoren (ekaina-uztailean) umeekin egin ziren partaidetza saioak «Oinherriren bidez eta udalekuak aprobetxatuz».
Orain, berriz, proiektuan sakontzeko fase berri bati ekin dio Udalak, beti ere, «landutako proposamenekin adostasuna neurtu eta ekarpen berriak jasotzeko». Horretarako herritar guztien partzaidetzari irekita dagoen galdetegi digitala zabaldu du.
Galdetegi hori hilaren 18ra arte bete ahalko da Udalaren web gunearen bitartez (mendaro.eus).
Horretaz gain, haur eta nerabeekin diagnostiko saio bereziak ere egingo dira datorren ostiralean, eta azaroaren 21ean parte-hartze saioa izango da.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera. Azken batean, helburua «etorkizuneko Mendaro nolakoa izatea nahi dugun hausnartzeaz gain, desio dugun hori lortzeko lehen pausoak ezartzea da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.