Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Mendaro

Herriko hiru auzoetako kale eta baserriak koplatuko dituzte biharko santa eskean

J. L.

mendaro.

Jueves, 6 de febrero 2025, 20:35

Debabarreneko beste herri guztietan santa eskea Santa Ageda egunaren aurreko jardunaldietan ospatu bada ere, Mendaron larunbat honetan egingo da.

Mendaroarrak 08:30ean elkartuko dira herriko Enparantza Nagusian kantuan eta eskean aritzeko.

Ohitura dutenez, hiru taldetan banatuta ekingo diote koplak kantatzeari, herriko hiru auzoetako baserri eta kaleetan zehar. Talde horietako bakoitzean bi bertsolari arituko dira koplari lanetan: Aitor Salegi eta Amaia Agirre Azpilgoetan zehar arituko dira; Unai Mendizabal eta Beñat Lizaso Mendarozabal auzoan; eta Iñigo Zubiaurre 'Beitxi' eta Aitor Zubikarai, Garagartzan.

Beraiekin batera Igor Rey, Jon Larrañaga, Amaia Sukia, Iñigo Loiola, Garazi Ulazia, Elene Goikoetxea, Jare Agea, Idurre Arriola, Leandro Esnaola eta Janire Elordi trikitilariek osatutako taldea arituko da santa eskean. Nola ez, ekimenera batzeko gogoa duten herritarrekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko hiru auzoetako kale eta baserriak koplatuko dituzte biharko santa eskean