Mendaro
Herriko hiru auzoetako kale eta baserriak koplatuko dituzte biharko santa eskeanMendaro
Herriko hiru auzoetako kale eta baserriak koplatuko dituzte biharko santa eskeanJ. L.
mendaro.
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:35
Debabarreneko beste herri guztietan santa eskea Santa Ageda egunaren aurreko jardunaldietan ospatu bada ere, Mendaron larunbat honetan egingo da.
Publicidad
Mendaroarrak 08:30ean elkartuko dira herriko Enparantza Nagusian kantuan eta eskean aritzeko.
Ohitura dutenez, hiru taldetan banatuta ekingo diote koplak kantatzeari, herriko hiru auzoetako baserri eta kaleetan zehar. Talde horietako bakoitzean bi bertsolari arituko dira koplari lanetan: Aitor Salegi eta Amaia Agirre Azpilgoetan zehar arituko dira; Unai Mendizabal eta Beñat Lizaso Mendarozabal auzoan; eta Iñigo Zubiaurre 'Beitxi' eta Aitor Zubikarai, Garagartzan.
Beraiekin batera Igor Rey, Jon Larrañaga, Amaia Sukia, Iñigo Loiola, Garazi Ulazia, Elene Goikoetxea, Jare Agea, Idurre Arriola, Leandro Esnaola eta Janire Elordi trikitilariek osatutako taldea arituko da santa eskean. Nola ez, ekimenera batzeko gogoa duten herritarrekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.