Mendaro
Herriko sorreraren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute gaur udaletxeanMendaro
Herriko sorreraren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute gaur udaletxeanJ. L.
mendaro.
Jueves, 28 de diciembre 2023, 21:26
Larunbat honetan Mendaroko sorreraren 40 urte beteko dira eta hori ospatzeko ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du herriko Udalak. Ekitaldi nagusia gaur bertan izango da udaletxean, 18.00etan hasita.
Publicidad
Udaletik jakinarazi dutenez, Mendaroko 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia Udalaren sorkuntza eta bilakaerari buruzko bideo baten emanaldiarekin abiatuko da. Jarraian, sorpresa txiki bat eskainiko zaie gerturatutakoei, eta mokadutxo batekin bukatuko da ekitaldia. Hori bai, eguna festa giroan amaitzeko, Bizi Poza txarangak alaituko ditu Mendaroko kaleak, 19.30etik aurrera.
Edonola ere, Mendaroko 40. urteurrena ospatzeko antolatutako egitarauak bihar bertan izango du jarraipena, Errenteriako Landarbaso abesbatzak San Agustin kulturgunean (12.30ean) eskainiko duen Eguberriko emanaldiarekin.
Ekitaldi horretan, sariak banatzeko tartea ere egongo da. Batetik, hilaren hasieran Udalak martxan jarri zuen udalerriari buruzko galdera-sorten lehiaketaren irabazleei banatuko zaizkie sariak: Errigorako saski bana aste bakoitzeko irabazleari, eta bi irakurgailu elektroniko parte hartu duten LHko ikasleen artean.
Bestetik, XXIX. Euskarazko ipuin lehiaketaren sari banaketa ere egingo da.
Urteurrenaren bueltan antolatutako egitarauari Ruper Ordorikak emango dio amaiera, urtarrilaren 7an (19.00etan) San Agustin kulturgunean eta Mugalariak taldearekin batera eskainiko duen kontzertuarekin. Sarrerak Morroskillon eta Leire jantzi-dendan eros daitezke, 12 eurotan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.