Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Mendaro

Jaietako Kuadrilla Eguneko bazkarian eta paella lehiaketan aritzeko izena eman daiteke jada

J.L.

mendaro.

Lunes, 26 de junio 2023, 21:41

Mendaroarrek Santana jaiak ospatuko dituzte uztailaren 22tik 26ra bitartean.

Aurtengo Kuadrilla Eguna uztailaren 24an izango da eta, urtero legez, paella lehiaketa eta herri bazkaria egongo dira egun horretan.

Edonola ere, Kuadrila Eguneko herri bazkarian eta paella lehiaketan parte hartu nahi dutenek (14 urtetik gorakoek) uztailaren 14ra arte eman dezakete izena Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan (prezioa 10 eurokoa da pertsona bakoitzeko).

Udaletik jakinarazi dutenez «kuadrila ezberdinek paella prestatu beharko dute eta Udalak emandako osagaiak (arroza, oilaskoa, olioa eta gatza) erabiltzea derrigorrezkoa izango da». Hori bai, lagun taldeek egoki ikusten dituzten bestelako osagaiak gehitu ahalko dituzte.

Epaimahaiak «arrozaren puntua, aurkezpena eta zaporea» baloratuko ditu eta 200, 150 eta 100 euroko sariak banatuko ditu paella onenen egileen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaietako Kuadrilla Eguneko bazkarian eta paella lehiaketan aritzeko izena eman daiteke jada