Mendaro
Jaietako Kuadrilla Eguneko bazkarian eta paella lehiaketan aritzeko izena eman daiteke jadaMendaro
Jaietako Kuadrilla Eguneko bazkarian eta paella lehiaketan aritzeko izena eman daiteke jadaJ.L.
mendaro.
Lunes, 26 de junio 2023, 21:41
Mendaroarrek Santana jaiak ospatuko dituzte uztailaren 22tik 26ra bitartean.
Publicidad
Aurtengo Kuadrilla Eguna uztailaren 24an izango da eta, urtero legez, paella lehiaketa eta herri bazkaria egongo dira egun horretan.
Edonola ere, Kuadrila Eguneko herri bazkarian eta paella lehiaketan parte hartu nahi dutenek (14 urtetik gorakoek) uztailaren 14ra arte eman dezakete izena Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan (prezioa 10 eurokoa da pertsona bakoitzeko).
Udaletik jakinarazi dutenez «kuadrila ezberdinek paella prestatu beharko dute eta Udalak emandako osagaiak (arroza, oilaskoa, olioa eta gatza) erabiltzea derrigorrezkoa izango da». Hori bai, lagun taldeek egoki ikusten dituzten bestelako osagaiak gehitu ahalko dituzte.
Epaimahaiak «arrozaren puntua, aurkezpena eta zaporea» baloratuko ditu eta 200, 150 eta 100 euroko sariak banatuko ditu paella onenen egileen artean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.