GARAROCK

Mendaro

Jende ugari eta giro ezin hobea izan ziren VIII. Gararock jaialdian

Lunes, 23 de septiembre 2024, 20:16

Larunbaterako zegoen eguraldi txarraren iragarpenak kontzertuak Gartzianeko aparkalekuan ipinitako karpan eta San Agustin kulturgunearen barrukaldean egitera behartu bazituen ere, Gararock kolektiboak Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Uztargi terrazaren laguntzarekin antolatzen duen Gararock jaialdiaren VIII. edizioa arrakastatsua izan zen. Herri askotako jende ugari gerturatu zen Garagartza auzoko plazaren inguruetara, Head Holes, Pelax, Gailu, Mice eta Belako taldeen kontzertuak ikustera. Antolatzaileak oso gustora geratu dira aurtengo jaialdiak izandako harrera onarekin. Gararock taldeko kideen hitzetan, «dena primeran irten zen. Sekulako jendetza izan zen Mendaron eta jaialdiak iraun zuen denbora guztian oso giro ona eta jatorra egon zen». Helburuak beteta, datorren urtera arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad