LED berriak zubian.

Mendaro

LED argiak instalatu dira Errekabarren zubiko eta enparantzako 20 farolatan

El Diario Vasco

Mendaro.

Sábado, 20 de enero 2024, 21:51

Errekabarren zubiko eta herriko enparantzako 20 faroletan LED argiak instalatu dira. Honi esker, argi puntu horien kontsumoa %80 gutxituko dela estimatzen da.

Publicidad

2023. urte hasieran jarri ziren Mendaron lehen LED argiak kaleetan. Herriko enparantzan jarri ziren, baina oraindik bazeuden bertan VSAP (Vapor de Sodio de Alta Presión) erako gutxi batzuk ere. Oraingo honetan, beraz, herriko enparantzan aldatu gabe zeuden horiek, eta Errekabarren zubiko argiak aldatu dituzte, LED sistema ezarriz.

LED sistema askoz jasangarriagoa eta eraginkorragoa da VSAP sistema baino: sistema zaharreko falora bakoitzak 150 W kontsumitzen ditu, eta berrietako bakoitzak, ordea, 30,5 W. Ondorioz, merkeagoak izateaz gain, CO2 gutxiago igortzen dute, eta beraz, jasangarriagoak dira.

Argiterian egindako aldaketa garrantzitsua izan arren, herrian VSAP tipoko 400 farola inguru daude oraindik. Udal Gobernuari garrantzitsua iruditzen zaio egoera hau aldatzea, eta beraz, plangintza lanetan hasiko da aldaketak epe ertain batean eman daitezen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad