Mendaro
Mendaro Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea helburu dituen Udalbiltzan sartu daSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Mendaro Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea helburu dituen Udalbiltzan sartu daJabi Leon
mendaro.
Martes, 13 de febrero 2024, 21:27
Udalbatzarrak abenduan burutu zen osoko Bilkuran onartu zuen Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea helburu dituen Udalbiltza Partzuergoan sartzeko eskaera egitea erakunde nazional horren Kontseilu Nagusiari.
Erabaki hori aho batez hartu zen, Mendaro «Udalbiltza Partzuergoarekin eta bere estatutuekin bat zetorrela» sinetsita.
Edonola ere, Udalak jakinarazi du Udalbiltzaren Kontseilu Nagusiak Mendarok egindako eskaera onartu duela. Ondorioz, 2024 urtearen hasieratik «Mendaro euskal erakunde nazionalaren parte da». Horregatik, «Mendarok Udalbiltzaren parte izatearen eskubide eta betebeharrak bereganatu ditu».
Enetz Ezenarro alkateak uste du Mendaro Udalbiltzan egotea oso garrantzitsua dela.
Bere hitzetan, «honek aukera zuzena emango digu beste udalerri batzuetan aurrera eraman diren proiektu interesgarri asko, gai oso estrategikoetan, geure egiteko». Izan ere, Udalbiltzak «euskal lurraldea zatitzen duten hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza instituzionala bultzatzen ditu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.