Borrar
Ume bat lokotxak batzen Mendaron iazko herri kirolen jardunaldian. BARREN
Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko haurrentzako herri kirolen topaketa izango da larunbatean Mendaroko plazan

Mendaro

Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko haurrentzako herri kirolen topaketa izango da larunbatean Mendaroko plazan

Jabi Leon

mendaro.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:54

Arno guraso elkarteak antolatuta, harrentzako herri kirolen topaketa izango da datorren larunbatean Mendaroko Herriko Enparantzan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, topaketaren helburu nagusia «familia eta lagunartean herri kirol modalitate ezberdinak ezagutu eta beraietaz gozatzea» da.

Edonola ere, Mendaron larunbaterako prestatutako ekintzan Soraluze eta Mutrikuko neska-mutilek hartu ahal izango dute parte, nola ez, Mendaroko haurrekin batera. Jardunaldia goizeko 10:30etik 12:30era bitartean burutuko da Mendaroko plaza nagusian eta bertan Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko gaztetxoei zuzendutako herri kirol ezberdinen probak eta jolasak egongo dira.

Hori bai, topaketan parte hartzeko ezinbestekoa da Eskola Kirola egitasmoan izena emanda egotea. Informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi dutenek arnogurasoelkartea.eus web gunera jo dezakete.

Bestalde, esan behar da larunbateko ekintzaren barruan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1-2 mailako ikasleentzako txoko berezi bat ere egokituko dela; «haiek ere herri kiroletaz disfrutatu dezaten». Kasu honetan, ez da izenik eman beharko.

Herri kirolen saioa amaitu ondoren, Arno guraso elkarteak parte hartzaile guztientzako mokadutxoa eskainiko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko haurrentzako herri kirolen topaketa izango da larunbatean Mendaroko plazan