Herri kirolak izango dira datorren igandean Plaza auzoan.

Mendaro

Mendaroarrek prest dute Aingeru Guardako jaiak ospatzeko programa

El Diario Vasco

MENDARO

Sábado, 24 de febrero 2024, 20:31

Datorren asteburuan ospatuko dituzte mendaroarrek aurtengo Aingeru Guardako jaiek eta horretarako prest dute ostiralean, Aingeru Guardaren egunean noski, hasiko den egitaraua. Ohiko moduan, meza izango da ermitan, goizeko 11:00etan. Martxoaren 3an bilduko dituzte festetako gainerako egitarauak, igandearkein. Hala, eguerdiko 12:00etan bertsolariak eta trikitilariak izango dira Aingeru Guardako kanpan, Plaza auzoan. Eta 12:30ean, herri kirolak: Julen Cañamares eta Aratz Mugerza izango dira aurrez aurre, aizkoran eta korrikan. Egun horretan barra egongo da kanpan, ogitarteko eta edariekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad