Mendaro
Mendaroko 2022ko aurrekontuaren likidazioak emaitza positiboa eman duMendaro
Mendaroko 2022ko aurrekontuaren likidazioak emaitza positiboa eman duDV
Mendaro.
Lunes, 1 de mayo 2023, 21:49
Udalaren 2022ko aurrekontu-likidazioak zifra positiboak eman ditu. 2022ko udal-aurrekontua 661.534,48 euroko likidazio positiboarekin itxi da. Aurrekontuaren emaitzak 333.694 euroko saldo negatiboa izan duen arren, gauzatutako diruzaintzako geldikina zenbatu ondoren, aurrekontu-emaitza doituak aipatutako superabita eskaintzen du.
Publicidad
2022an diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatutako gastuak 1.006.0076 eurokoak dira, eta kopuru hori batez ere Kilimon hiribidea, Andoneikua kalea, Maite Maiora kirolgunea eta eskualdeko ospitalea lotzen dituen igogailu-sistema berria eraikitzeko erabili da.
2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorren likidazioan ere islatzen da Mendaroko Udalak duen diruzaintzako gerakin likidoa 2.974.836,48 eurokoa dela.
Hauek dira datu orokorrak: Diruzaintza gerakina: Diruzaintzako izakin likidoak: 3.140.229,25 euro; Kobratu gabeko saldoak: 601.756,96 euro; Ordaindu gabeko saldoak: 548.359,82; Diruzaintzako gerakina guztira: 3.193.626,39; Saldo kobragaitzak: 27.855,98; Gehiegizko finantzaketa lotua: 0 euro; Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.165.770,41 euro.
Aurrekontuaren emaitza: 2022ko aurrekontuko eragiketen emaitza: -330.694 euro; Aurreko ekitaldietan likidatutako aurrekontuetako eragiketen emaitza: -13.847,54; Doiketak, diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatutako obligazioengatik: 1.006.076,02; Doiketak, finantza lotua duten gastuen desbiderapenengatik: 0 euro eta Aurrekontu emaitza: 661.534,48 euro.
Kreditu gerakinak: Txerta daitezkeen kreditu gerakinak: 467.973,12 euro; Txertatu ezin diren kreditu gerakinak: 2.506.863,36 euro eta Kreditu gerakinak guztira: 2.974.836,48 euro.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.