Mendaro
Mendaroko XX. Euskarazko ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalikMendaro
Mendaroko XX. Euskarazko ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalikEl Diario Vasco
Mendaro.
Sábado, 12 de octubre 2024, 19:39
Mendaroko Udalak abian jarri du Euskarazko ipuin lehiaketaren beste edizio bat, hogeigarrena dagoeneko, haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko xedearekin.
Publicidad
LH1etik DBH4ra bitarteko ikasleei dago zuzendua eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko aukera, azaroaren 30a bitartean luzatuko dena. Lehiaketa hiru mailatan dago banatua. A mailan, LH1etik LH4ra bitarteko haurrek parte hartuko dute eta euren lana ipuin bat irakurri (udaletxean, ludotekan eta liburutegian egongo dira) eta ondoren marrazki bat egitea izango da. B mailan, LH5etik DBH2ra, ilustrazio bat oinarritzat hartuz (udaletxean, ludotekan, gaztelekuan edo liburutegian egongo dira), ipuin bat egin beharko dute ikasleek. Eta C mailan azkenik, DBH 3 eta 4ko gaztetxoek, ematen den komikiaren (udaletxean, liburutegian eta gaztelekuan) bunbuiloak bete beharko dituzte.
Lanak udaletxean aurkeztu behar dira. Maila bakoitzeko irabazlearentzat 100 eurotan baloratutako saria egongo da eta parte hartzen duten guztientzat, berriz, oroigarria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.